Arrakastatsua izan da Beasaingo gazte lokalen arteko sagardo dastaketa
Larunbatean, Beasaingo Gernika pasealekuko pilotaleku txikian, Porru Kaleko festa ospatu zuten, lehenengo aldiz, herriko bederatzi gazte lokalek antolatuta. Honela, sagardoa dastatuz, gazteen arteko arteko harremanak estutu nahi izan zituzten. Erantzun ona izan zuen lehenengo ekitaldiak; antolatzaileen esanetan, “300 bat lagun elkartu ginen eta giro ederra sortu zen”.