2018-2019 denboraldiko lehenengo jardunaldia jokatu dute Hirugarren Mailan dauden bi futbol talde goierritarrek.
Beasainek Bermeoren aurka jokatu zuen denboraldiko lehen partida. Argazkia: Bermeo Futbol Taldea.
Asteburuan abiatu da 2018-2019 futbol denboraldia eta Hirugarren Mailan dauden bi talde goierritarrek, larunbatean, 17:00etan, jokatu zuten lehenengo partida.
Beasaindarrek Bermeon jokatu zuten Jose Luis Ribera entrenatzaileak zuzendutako lehenengo partida ofiziala. Markagailuan aurretik joan baziren ere, azkenean banako berdinketarekin amaitu zen partida. Sailkapeneko 11. postuan kokatu da Beasain.
Ordiziarren kasuan, Hirugarren Mailarako itzulerako lehenengo partida galdu egin zuen Altamiran, Portugaleteren aurka 0-5 galduta. Azkeneko postuan dira ordiziarrak.
Asteburuan
Bigarren jardunaldiko partida Soduperen aurka jokatuko du Beasainek, Loinatzen, eta Ordiziak Santutxuren aurka, Bilbon.