Maddi Garzia eta Mikel Imazen senitartekoei babes osoa adierazi die Idiazabalgo Udalak
Idiazabalgo Udalak bere doluminak adierazi dizkie Maddi Garzia Olaskoagaren senide eta lagunei. Pasa den ostegunean, Cozumelen (Mexiko) izandako moto istripuan hil zen idiazabaldarra. Zoritxarraren unean, harekin batera zihoan Mikel Imaz, bere bikotea. Imaz, zauritua gertatu zen istripuaren ondorioz eta arriskuz kanpo badago ere, ospitalean dago. Idiazabalgo Udalak Imaz ere gogoan izan du.
Une honetan, Maddi Garziaren gorpua bere jaioterrira ekartzeko tramiteak egiten ari dira senitartekoak Cozumelen.
Gertatutakoaren aurrean, Idiazabalgo Udalak babes osoa adierazi die, “ahaide eta senitartekoei eta haien esanetara” daude, “beharrezkoak lituzketen kuadeketa ofizialei erantzuna eman eta egoera tamalgarri honekin zerikusia duten beharretan laguntzeko”.
Ikerketa zabalik
Abuztuko oporrak Cozumel irlan igarotzen ari ziren Garzia eta Imaz eta jakina den bezala, pasa den ostegunean gertatu zen ezbeharra. Antza denez, bikotea motoz zihoala, auto batekin egin zuten talka. Gertatutakoa argitze aldera, Mexikoko Fiskaltzak ikerketa ireki du.













