Uztailaren 5eko elkarretaratzea. Argazkia: Juantxo Unanua.
Beasaindar emakumezko batek genero indarkeriaz jasandako erasoagatik jarritako salaketaren aurrean, Beasaingo Udalak elkarretaratzea deitu du ostegunerako, hilaren 30a, 19:00etan, Zubimuzu plazan.
Herritarrei elkarretaratzean parte hartzeko deia egin die Beasaingo Udalak, “generozko edozein motako erasoren aurrean bere gaitzespena adierazten du irmoki eta herritarrak honelako erasoak salatzera” gonbidatzen ditu.