San Agustinen lehen txanpa ospatu dute Brinkolan
Auzoko zaindariaren eguna bihar bada ere, aurreko asteburura aurreratu dituzte festak Legazpiko Brinkola auzoan, eta brinkolarrek ospatu dute dagoeneko ‘sanaustinetako’ txanpa nagusia. Ostiralean hasi eta atzo iluntzera arte, ekitaldiz beteriko egunak izan dira auzoan, eta festa giroa nagusitu da, musikaz, dantzaz eta ohiko hitzorduaz lagunduta.
Hala, ostiral gaueko rock jaialdiak gazte ugari bildu zituen, eta larunbat arratsaldeko sardina eta txistorra dastaketak Brinkola betetzea lortu zuen beste behin ere. Patata tortilla lehiaketari dagokionez, sei partaideren artean Nati Madinabeitia eta Asier Unzurrunzaga izeba-ilobak irabazi zuten bigarren urtez jarraian, eta toka txapelketako irabazleak Maria Jesus Olano eta Antonio Amondarain izan ziren, auzoko saria Pepe Segadek jaso zuen bitartean. Larunbat gauean txerririk gabeko txerri harrapaketa berezia egin zen, eta Iñigo Gorospek irabazi zuen lehia, 50 euroko saria eskuratuz. Igande eguerdiko kantu saioak ere jende ugari elkartu zuen elizatarian, eta arratsaldeko haurrentzako jokoek eta zezentxo eta zalditxoek eman zioten amaiera iluntzean jai astburuari.
Bihar, San Agustin eguna da eta ohi den bezala, jubilatuen festa ospatuko da. 12:30ean meza izango dute eta ondoren, bazkaria Armuño elkartean.
Hona hemen aurtengo San Agustin jaien laburpena irudietan:
IMG_20180824_205749_592
IMG_20180824_231408_487
IMG_20180824_231334_199
IMG_20180824_231441_279
IMG_20180825_183144_527
IMG_20180825_183107_622
DSCN3992
DSCN3982
DSCN3979
DSCN3977
DSCN3974
DSCN3978
DSCN3985
DSCN3981
DSCN3986
IMG_20180825_183403_506
IMG_20180825_183336_097
IMG_20180825_183216_960
IMG_20180825_183456_820
DSCN3989
DSCN4000
IMG_20180825_183545_603
IMG_20180825_182751_714
DSCN3990
DSCN3991
DSCN3995
DSCN4010
DSCN4004
DSCN4012
DSCN4019
DSCN4017
DSCN4016
DSCN4026
DSCN4022
DSCN4024
DSCN4032
DSCN4036
DSCN4037
DSCN4039
DSCN4041
DSCN4040













