Xavier Cañellasek irabazi du Zegamako San Bartolome proba
Caja Rural taldeko Xavier Cañellas (Mallorca, Herrialde Katalanak) izan da azkarrena Zegamako 87. San Bartolome txirrindularitza proban. 3:17:18ko denboran bukatu zuen 127 kilometroko ibilbidea. Cañellasekin batera, Mikel Mujikak (Eibar-Debabarren) eta Jose Felix Parrak (Lizarte) osatu dute podiuma.
Elgoibar, Gernika eta Zegamako proben artean, Udako Kriteriuma ere jokatu dute. Hiru probetako sailkapen orokorraren irabazlea, Ampo taldeko Unai Ruiz de Gauna izan da.