Gainean dituzte itsasondoarrek herriko festak eta aurtengoek badakarte gauza berririk. Festetarako gutxi falta bada ere irailaren 21eko asteburuan dira; Urkikoak, berriz, irailaren 14aren bueltan, oraindik burua astintzeko denbora bada; bi proposamen a...
Iazko jaietako mozorroen eguna
Gainean dituzte itsasondoarrek herriko festak eta aurtengoek badakarte gauza berririk. Festetarako gutxi falta bada ere irailaren 21eko asteburuan dira; Urkikoak, berriz, irailaren 14aren bueltan, oraindik burua astintzeko denbora bada; bi proposamen aurkeztu egin zaizkie herritarrei, mozorro egunari begira bat, eta Itsashow bestea.
Itsasondoko 2018ko jaietako mozorroen egunerako jarri duten gaia pelikulak da, joko asko ematen duena eta gai benetan zabala.
Bestalde, aurtengo festetarako Itsashow egitasmo berria jarriko dute abian. Egitasmo berri honekin, herriko artista, komediante, kantari, kirolari, txiste kontalari eta gainerako show-izar guztientzat aukera paregabea zabalduko da.
Une batez izar izan nahi dutenek, irailaren 22rako, larunbata, gehienez bi minutuko show-a prestatu behar dute. Herritar guztiak animatu nahi dituzte parte hartzera.
Urkiko festak
Herriko festak bai, baina horiek baino leheneago Urkia auzoko Santikutz festak ere badira tartean. Hurrengo asteburuan ospatuko dituzte, irailaren 14ean, ostiralean ekingo diete eta igandera arte luzatuko dira. Egun horietan izango den egitarauren informazioa aurrerago.