Haur eta gaztetxoena izan da goiza Ataun San Gregorion
Festa nagusiak ospatzen ari dira herrian
Haurren eta gaztetxoen eguna da gaur Ataun San Gregorion, eta eguerditik etenik gabeko festa giroa bizi da bertan. Herriko plazan elkartuta, lau taldetan banatuta 32 lagun aritu da ‘San Gregorio konkistatzen’ jolasean, Zerki kirol eta aisialdi elkarteak gidatuta. Bazkarian elkartu dira gero, eta arratsaldean parrandan jarraitzeko aukera izango dute puzgarriekin, askariarekin ets Alberro DJak girotuko duen mozorro festarekin.
Iluntzean, 21:00etan, herritar guztiei zuzenduta, oilasko jatea dago. Festak aurrera egingo du 00:30en Ze Esatek! taldearen emanaldiarekin. Gero, 02:00etan, helduen mozorro festako sari banaketa egingo da eta jarraian, Alberro DJaren txanda izango da.
Hona hemen ‘San Gregorio konkistatzen’ jolaseko irudiak: