Beasaingo taldearen hasierako hamaikakoa, Loinatz zelaian. // Argazkia: Beasain KE
Hirugarren mailako Goierriko bi taldeek puntu bana lortu dute asteburuan. Beasainek Sodupe taldea hartu zuen etxean larunbatean. Etxekoek 13. minutuan aurrea hartu zuten markagailuan, Txisturen golari esker. Bigarren zatian ordea, Txapik gola egin zuen bizkaitarrentzat, eta banako emaitzarekin bukatu zen partida. Ordiziak ere puntu bat lortu du asteburuan, baina etxetik kanpo. Santutxu zuten aurkari, eta golik gabe bukatu zen partida, 0-0.
Bigarren jardunaldia izan dute 3. mailan. Sailkapen orokorrean, taularen bigarren zatian daude bi talde goierritarrak. Beasain 13. postuan dago, 2 punturekin. Ordiziak berriz, puntu bakarra du, eta 17. tokian dago.