Imanol Gartziandia, Superkopako jokalari onena
Imanol Gartziandia eskubaloi jokalaria Superkopako jokalari onena izendatu zuten atzo. Bere taldeak, BM Logroño La Riojak, 27 eta 35 galdu zuen Bartzelonaren aurka, baina Gartziandiak zazpi gol sartu zituen (bera
Imanol Gartziandia eskubaloi jokalaria Superkopako jokalari onena izendatu zuten atzo. Bere taldeak, BM Logroño La Riojak, 27 eta 35 galdu zuen Bartzelonaren aurka, baina Gartziandiak zazpi gol sartu zituen (bera izan zen gol gehien sartu zituen jokalaria). Kopako finalean ere berari eman zioten jokalari onenari dagokion saria.