Jon Barrenetxea bizkaitarrak irabazi du 37. Beasain Proba
Munduko txapelketaren aurreko klasikoa jokatu dute asteburuan, Beasainen. Jon Barrenetxea gamiztarra (Gastronomika Baska-Avia) izan da azkarrena. Altzo, Olaberri (bi aldiz) eta Mandubiko gainak pasa dituzte txirrindulariek, 122 kilometroko proban. Barrenetxea sprintean gailendu zaie harekin batera iritsi diren Ivan Cobo (Asguras-Produque) eta Carlos Rodriguez (Polartek-Kometa) iheskideei. Aurreneko goierritarra, Ampo-TB taldeko Xabier Berasategi izan da, laugarren postuan.
SARIAK:
· Etapa irabazlea: Jon Barrenetxea (GASR) · Mendiko saria: Josu Etxeberria (INIR) · Tarteko helmugak: Josu Etxeberria (INIR) · Taldekako saria: Polartec Kometa














