Sagardo txapelketa herrikoiaren finalaurrekoa, Beasainen
Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoiaren 4. edizioa jokatuko dute aurten, eta finalaurreko lehen saioa, Beasainen izango da. Larunbat honetan, irailak 8, izango da, Gernika Pasealekuko frontoian. Bazkaltzeko elkartzen diren guztien artean, sagardoak dastatu eta puntuak emango dituzte. Aurten, guztira, 41 sagardotegik parte hartuko dute txapelketan.
Parte hartu nahi dutenek, bazkarirako txartelak hartu beharko dituzte aldez aurretik. Beasaingo Basakana, Plazape, Batzokia, Xerbera eta Antzizar tabernetan daude salgai, 26 euroan. Bazkaltzera doan edonor izan daiteke epaimahaikide, bere botoa emanda.
Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoiak lau finalaurreko saio izango ditu, eta horietan lehena da Beasaingoa. Beste hiru saioak, Goizuetan, Oñatin eta Urnietan izango dira, eta finala, Usurbilen.