Azken Txanpa azoka, 21:00ak arte Areizaga-Kalebarren plazan
Urretxu eta Zumarragako hamaika merkatari Azken Txanpa azoka egiten ari dira Areizaga-Kalebarren plazan. Azoka hau Bi-Tarteanek antolatu du, merkatariek eskatuta. Helburua stock-a saltzea eta familiei irailari aurre egiten laguntzea da.
Urretxu eta Zumarragako hamaika merkatari Azken Txanpa azoka egiten ari dira Areizaga-Kalebarren plazan. Azoka hau Bi-Tarteanek antolatu du, merkatariek eskatuta. Helburua stock-a saltzea eta familiei irailari aurre egiten laguntzea da. Hamaika denda parte hartzen ari dira: Kux-Kux (haurrentzako arropa), Txiki (oinetakoak), Titare (Mertzeria), Arku, Marai&NKN, Stylo, Zoila eta Vulcano (moda) eta Alex Kirolak, Bidegorri eta InterSport (kirolak). Azoka 21:00ak arte egongo da zabalik.