Kizkitzako Amaren egunean erromeria egingo dute ermita inguruan datorren larunbatean
Kizkitzako Amaren Eguna ospatuko dute larunbatean itsasoarren eta urtero-urtero ermitara doazen bisitariek. Ohiko egitaraua prestatu dute.
12:00etan meza nagusia izango da, eguraldiak laguntzen badu, lagunduko duela dio iragarpenak, plazan egingo dute meza. Ondoren, Lidia Irigoienekin eta Xabier Etxanizekin erromeriari hasiera emango diote. 14:00etan bazkariari tartea egingo diote eta 16:00etan erromeriak jarraituko du. 17:00etan tokan arituko dira eta fardoa botatzea ere egingo dute.
Itsasora jaitsiera
21:00etan jaitsiko dira Itsasora eta plazako karpan afaria izango da; norberak bere jatekoak eraman ditzake edo Ostatuan prestatuko duten oilaskoa saltsan dastatu aurrez izena emanez gero. Egun osoan zehar Mandubiko Bentan erromeria izango da Resusta anaiekin.
Iaz Itsasoko bizilagunek auzolanean konponketak egin zizkioten ermitari eta inguruari.