Belokiko gurutzea, 1933an
Igande honetan, hilak 9, Belokiko gurutzearen festa ospatuko da. Egungo gurutzearen aurretik egurrezko gurutze bat zegoen, baina tximista batek bota zuen. Gurrutxagako Luis ...
Igande honetan, hilak 9, Belokiko gurutzearen festa ospatuko da. Egungo gurutzearen aurretik egurrezko gurutze bat zegoen, baina tximista batek bota zuen. Gurrutxagako Luis Agirrebengoak, Soraiz auzoko gainontzeko baserritarren laguntzaz, diru bilketa abian jarri zuen gurutze berria egiteko. Luzio Idigorasen tailerrean egin zuten. Bidea gurutzea baino estuagoa zen eta zabaltzeko lehergailua erabili zuten. Eztanda batek Agirrebengoa itsu utzi zuen eta ez zuen gurutzea bere tokian ikusi. 1926an inauguratu zuen. Argazkia, berriz, 1933koa da. Indalezio Ojanguren argazkilari eibartarrak atera zuen. Euskal Herria osoa zeharkatu zuen bere kamerarekin eta Belokira ere heldu zen.