Gipuzkoako txapelketarekin hasiko dute denboraldia Oianguko pilotariek
Ordiziako taldeak bi bikote izango ditu lehenengo mailan. Aitor Luzuriagak eta Azeari Andonegik osatuko dute bikoteetako bat, eta Benat Ibargurenek eta Imanol Olaranek bestea. Bi bikoteek, elkarren arteko derbiarekin hasiko dute gainera lehia, larunbatean, Olaberrian.
Bigarren mailan ariko dira Xabier Ibarguren eta Gorka Berasategi, Aitor Otegi eta Zuhaitz Letamendia eta Inaki Aranburu eta Inaki Agirre.
Hirugarren mailan berriz, Hodei Irastorzak, Martin Mendikoak eta Garikoitz Arrietak jokatuko dute.
Lehen jardunaldian, Olaberriako pilotalekuan jokatuko dituzte etxeko partidak Oiangukoek. Larunbatean izango dira norgehiagokak, 10:00etatik aurrera. Lehenengo partida lehen mailako bi bikoteen arteko derbia izango da. Ondorengoan ere Oianguko bi bikote lehiatuko dira elkarren aurka: bigarren mailako Otegi-Letamendiak eta Aranburu-Agirrek neurtuko dituzte indarrak. Azkenik, Irastorzak eta Mendikoak Donostiako Altzatarraren kontra jokatuko dute, hirugarren mailan.