Madrilen jokatuko du Ampo Ordiziak aurredenboraldiko azkena
Heineken liga asteko astebetera, Madril aldera egingo du Ampo Ordiziak. Bertan, lagun arteko hiruko partida jokatuko du, Liceo Frances eta Aparejadore Burgos taldeen aurka. Aurredenboraldiko azkeneko norgehiagokak izango dira asteburu hontakoak. Datorren irailaren 16an berriz, Santboiana taldea handiaren aurka ekingo diote ligari.
Altamiran ere izango dira partidak. 16 urtez azpikoek eta 18 urtez azpiko taldeek Bera Beraren aurka jokatuko baitute.