Katerin Artola oiartzuarrak irabazi du aurresku txapelketa Ordizian
Gipuzkoar erako Aurresku Txapelketa Nagusia jokatu dute asteburuan Ordizian, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak eta Amets Bide taldeak antolatuta. Zortzi dantzarik parte hartu dute, 5 emakumezkok eta 3 gizonezkok.
Katerin Artola oiartzuarrak jaso du sari nagusia; Euskal Dantzarien Biltzarraren eta Ordiziako Udalaren trofeoak, txapela, 400 euroko dfiru saria eta gazta eman dizkiote. Horrez gain, Patxi Epelde eskulturgilearen lana bere herriko udaletxean gordeko dute, hurrengo ediziora arte. Bigarren saria, Beñat Salegi errenteriarrarentzat izan da; udalaren trofeoa, 300 euroko diru saria eta gazta eraman ditu etxera. Hirugarren saria berriz, Irati Olaizola legazpiarrak jaso du; trofeoa, 200 euro eta gazta.
SAILKAPENA:
1.- Katerin Artola (Oiartzun) ……….. 301,10
2.- Beñat Salegi (Errenteria) ……….. 294,40
3.- Irati Olaizola (Legazpi) ………….. 266,10
4.- Idoia Narbaiza (Legazpi) ……….. 264,80
5.- Iker Belintxon (Lezo) …………….. 258,85
6.- Asier Rios (Errenteria) …………… 246,15
7.- Nahia Lopez (Legazpi) ……………. 225,10
8.- Elixabet Larrañaga (Villabona) .. 218,10