Lurra taldeko dantzariak Zamoran egon dira
Lurra taldeko dantzariak Zamoran egon dira. Larunbat goizean euskal dantzen tailer bat eman zuten eta iluntzean eta igandean jaialdi batean parte hartu zuten Galizia, Gaztela, Georgia, Kenya eta Errumaniako taldeekin
Lurra taldeko dantzariak Zamoran egon dira. Larunbat goizean euskal dantzen tailer bat eman zuten eta iluntzean eta igandean jaialdi batean parte hartu zuten Galizia, Gaztela, Georgia, Kenya eta Errumaniako taldeekin batera.
Larunbat honetan, berriz, Urretxuko herri arteko folklore jaialdia egingo dute. 10:00etatik 14:00etara folklore azoka egongo da Gernikako Arbola plazan: txistu, kaiku, abarka, alpargata eta galtzerdi egileak egongo dira, besteak beste. Bestalde, 13:00etan kanpotik etorritako taldeek beraien herrialdeetako dantzak dantzatzen irakatsiko dute.
Jaialdia arratsaldean izango da: 18:00etan Aldiri kiroldegian. Lapurdi, Zamora, Georgia eta Keniako taldeek parte hartuko dute.
Argazki lehiaketa ere antolatu dute. Parte hartzaileek folklore lehiaketarekin lotutako bost irudi bidali behar dituzte info@lurradantzataldea.com helbidera, irailaren 26a baino lehen.
Bi sari banatuko dituzte. Irabazleak 200 euro eta Lurraren garagardo festan bi lagunentzako afaria irabaziko ditu. Bigarren saria 100 eurokoa izango da. Sari banaketa ekitaldia urriaren 20an izango da, garagardo festan.