Aralarko mendietan, Lareo urtegiaren ikuspegia menderatuz, Sarastarri mendiaren (995m) hegalean dago Sarastarriko koba (892m). Espeleologoek eta mendizaleek ondo ezagutzen dute, barruan duen aintzirak eta edertasunak erakarrita. Larunbatean, kobara txa...

Aralarko mendietan, Lareo urtegiaren ikuspegia menderatuz, Sarastarri mendiaren (995m) hegalean dago Sarastarriko koba (892m). Espeleologoek eta mendizaleek ondo ezagutzen dute, barruan duen aintzirak eta edertasunak erakarrita. Larunbatean, kobara txango gidatua egingo dute Ataundik.
Atauniker kultur elkarteak antolatu du irteera, eta Saioa Altzua Galparsoro arrasatearra izango da gidari. Geologoa eta ingurumen teknikaria da.
Ataungo San Martin auzoko plazan elkartuko dira txangolariak larunbatean. 08:30ean autobusez Lizarrustira joan, eta Akerretatik eta Lareoko urtegitik aurrera igoko dira Sarastarriko kobara. 13:30erako itzuliko dira.
Haurrentzat ere egokia
Kobazuloa 25 metro luze, 10 zabal eta 3 sakon da. «Ez du inongo zailtasunik, haur koskorrak ere etor daitezke», aurreratu du Atauniker elkarteak. Bakoitzak bere argia eramateko eskatu du.
Aurrez jakinarazi behar dute joan nahi dutenek (
ataunikertaldea@gmail.com).