Egiten dituzten trukeei esker Agorreko Santikutzetan Asturiaseko talde batek dantzatuko du
Aurreko asteburuan kanpoan ibili dira Legazpiko Korosti dantza taldeko kideak. Alacanten egon dira eta han «sekulako harrera ona» izan dutela adierazi dute. Mariolako mendizerran dagoen Agres herrian izan dira. Alacanteko dantza taldekoak Hegialdeko jaietan izan ziren Legazpin eta Korostikoen bisita haren trukea izan da.
Korostik egiten dituen truke horiei esker, datorren larunbatean, Agorreko Santikutzetan Asturiaseko Siero-Argüelleseko dantzarien emanaldiarekin gozatu ahalko dute legazpiarrek.
Aurreko ekainean egon diren Korostikoak Asturiasen eta Oviedo hiriburua ere bisitatu zuten. Larunbat goizean iritsiko dira dantzariak eta igandean itzuliko dira Asturiasera Mirandaolako burdinola ikusi eta gero.