Erika Elizari hernaniarrak jaso du Igartza Saria
Erika Elizari hernaniarraren Zendabalitz proiektuak jaso du 21. Igartza Saria. Gaur egin dute gazteen literatur proiektuak laguntzeko saria emateko ekitaldia Donostiako Elkar dendan. Izan ere, Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak bukltzatzen dute saria.
Literatur munduan berria da Elizari; ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatua da, eta erlo horretan lan egin izan du. Telebistako lanaz gain, hainbat laburmetrai egindakoa da. “Beti izan dut sen sortzaile bat, eta sortzeko behar bat”. Orain arte, “era oso intimoan” idatzi izan du, “gehiegi partekatu gabe”. Igartza Saria jaso duten hainbat lan irakurri izan ditu, eta beretzat “amets moduko bat” zen saria irabaztea. Aurten animatu da aurrenekoz lehiaketan parte hartzera.
Zendabalitz proiektua, “hegaldi gorabeheratsu baten kronika biltzen duen eleberria” dela azaldu du Elizarik. Ezusteko arazo tekniko horiek zazpi bidaiarirengan sortzen dituen “kontzientzia turbulentziak” landu nahi izan ditu, umore ukituarekin.
Epaimahaia Miren Amurizak, Garazi Kamiok eta Igor Estankonak osatu dute, eta 12 proiekturen artean aukeratu dute Elizariren lana.