Legorretan ere, Euskaraldia girotzen
Euskaraldiarekin bat egiteko deia egin dute Legorretako hainbat herritarrek. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra izango da Euskaraldia egitasmoa, eta Legorretan ere, ahobizi eta belarriprest izateko jendea bildu nahi dute. Irailaren 20tik aurrera eman behar da izena, baina Elegune elkartekoak dagoeneko hasi dira giroa berotzen. Hainbat herritarrek, Euskaraldian parte hartzeko beraien arrazoiak azaldu dituzte, bide honetan: