Zubideiak egitasmoa, Igartzatik Miramarrera
“Euskara, aniztasuna eta bizikitzeta” gai nagusi dituen gizarte elkarrizketa bultzatzea da Zubideiak egitasmoaren helburua. Duela bi urte egin zuten aurreneko saioa, eta aurten, beste saio bat egingo dute. Zubideiak2 lemapean, urriaren 20an, Miramar Jauregian elkartuko dira. Saio hori prestatzeko, ekimena bultzatu duten gizarte eta kultura arloko 19 elkarte eta erakundeetako kideak Beasaingo Igartza Jauregian bildu dira gaur.
Euskarak “gizarte anitz honetan bizikidetza errazten, bultzatzen eta indartzen” nola lagun dezakeen aztertuko dute. Horretarako, “ahalik eta elkarrizketa zabalena” izatea nahi dute, ikuspegi ezberdinak jasota. Hauek dira Zubideiak egitasmoa bultzatu duten erakundeak:
- AEK
- Agirre Lehendakaria Center
- Bagera Elkartea
- Biltzen Gune Irekiaren Lagunak
- Deustuko Unibertsitatea
- EDE fundazioa
- EHU-UPV
- EH 11 Kolore
- Elhuyar
- Emigrados Sin Fronteras
- Emun
- Euskaltzaleen Topagunea
- Garabide
- Gipuzkoako Foru Aldundiko Aniztasun Saila
- Jatorkin Al-nahada
- Kutxa – Ekogunea
- Mondragon Unibertsitatea
- Soziolinguistika Klusterra
- Urtxintza