Ataungo 26 urteko gazte bat hil da Beran, zirkulazioko istripua izanda
Ataungo 26 urteko emakumezko bat hil zen, atzo 08:30ean, Bera parean (Nafarroa). N-121-A errepidean autoarekin istripua izan, eta parez zetorren beste ibilgailu batekin jo zuen. 66. kilometro puntuan gertatu zen ezbeharra, gasolindegitik hurbil.Hildako...
Hildakoa, Oneka Auzmendi Aierbe, Ataungo Astigarraga auzokoa (S.Martin), irakasle zen Doneztebeko (Nafarroa) Mendaur institutuan. Hain justu, lanerako bidean izan zuenez zirkulazio istripua, lan ezbehartzat ere hartu behar da.
Foruzaingoaren arabera, ataundarrak zeraman Opel Corsa autoak kontrola galdu zuen, eta beste aldetik zetorren Renault Kangoo furgoneta bat jo zuen. Bertan hil zen. Furgonetan zihoazen lau pertsona arin zauritu ziren, eta Bisasoko Ospitalean artatu zituzten.
Sindikatuen erreakzioak
ESK sindikatuaren datuen arabera, aurten hildako 44. langilea da. Lehengo astean, Alemanian lanean ari zen gipuzkoar bat hil zela oroitu du: «Nahikoa da».
LABek prekarietatearekin lotu du heriotza, eta «irakasle lanean behin-behinean» ari zela esan du. «Irakaskuntzako langileen lan baldintzak prekarizatzen dituen gaitz estrukturala interinitatea da. Irmo salatu nahi dugu langileriaren %30ek lantoki finkorik ez dutela». Gaur geldialdia egingo dute Doneztebeko institutuan, heriotza salatzeko.
Bestetik, N-121-A errepidearen egoera ere salatu du LABek.












