Ibaiondoko langileek “irainak eta gezurrak” salatu dituzte
Zenbait komunikabidek argitaratutako informazioaren aurrean, Ibaiondo zentroko langileek oharra kaleratu dute. Lehenik eta behin, beraien “zeregin profesionalaren inguruan adierazitako irainak eta gezurrak” salatu dituzte. “Langilegoari zuzendutako akusazioak irmoki gezturtatzen ditugu,
Zenbait komunikabidek argitaratutako informazioaren aurrean, Ibaiondo zentroko langileek oharra kaleratu dute. Lehenik eta behin, beraien “zeregin profesionalaren inguruan adierazitako irainak eta gezurrak” salatu dituzte. “Langilegoari zuzendutako akusazioak irmoki gezturtatzen ditugu, argitaratutako ustezko jarduera ilizitoak erabat gezurrezkoak direla adieraziz”. Hala, argitaratu dena “errealitatetik kanpo dagoen kalumnia” besterik ez dela azaldu dute.
Zentroko langileen gehiengoak lanean 13 urte daramaztela gogorarazi dute, eta argi utzi nahi izan dute beraien jarduerak ez duela inongo zerikusirik argitaratutako gertaerekin. Albiste horretan esandakoak “mingarriak eta burugabeak” direla diote, eta “amorrua eta gaitzespena” besterik ez dutela sortu langileen artean.
Azkenik, gogorarazi dute Arartekoak, Adingabeen Defendatzaileak eta Adingabeen Epaitegiak “Ibaiondoko aurrera daramagun lana gainbegiratzen” dutela, eta “inongo trabarik gabe, adingabeekin harreman etengabea” dutela.