Eniriotik Igaratza doan oinezko bidea; motordun ibilgailuentzako pista zabalduko dute // Argazkia: Iñaki Gurrutxaga
Gipuzkoako Batzar Nagusietako Podemos-Ahal Dugu taldeak “arduragabekeria” deritzo Aralarren bigarren pista bat egiten hasteari, noiz eta lehen pistaren inguruko auzia erabaki gabe dagoenean. Izan ere, “ustezko irregulartasunak” tarteko, Gipuzkoako Fiskaltzak “ingurumenaren eta lurralde antolaketaren kontrako delitu zantzuak” ikusi zituela gogorarazi du Ahal Duguk.
Monica Mora Ahal Duguko juntakideak pasa den irailaren 6an eskari bat erregistratu zuen; bertan, eztabaida irekitzeko deia egiten du, Gipuzkoako Foru Aldundiari, epaibide bat zabalik dagoen artean horrelako proiektuak bertan behera utzi ditzala eskatzeko. Promosamen hori “laster” eztabaidatuko dutela agindu du Ahal Duguk.
Aralarren kasuan ere, moratoria edo atzerapen bat eskatu dute, Intzentsao eta Goroskintxu arteko pista eraikitzeko 2016ko proiektuaren inguruan zabaldutako epaibidea bukatu arte. Moraren hitzetan, “penagarria eta arduragabekeria” da, ezaugarri berdinak dituen proiektu bat epaibidean dagoen bitartean, “makinak pista egiteko lanetan hastea”, jakinda horrek “denona den ondare naturalean kalte atzeraezinak” eragingo dituela.