Ordizia eta Pasaiaren arteko partidako une bat // Argazkia: Jose M. Erauskin
Beasainek denboraldiko aurreneko garaipena lortu du; etxean izan da, Zamudio taldearen kontra. Etxekoek 2-0 aurrea hartu zuten markagailuan, baina atsedenaldira joan aurretik, bizkaitarren gola etorri zen (2-1). Gol horri esker, indartsu atera ziren berriro ere zelaira Zamudiokoak, baina Beñatek etxekoen hirugarren gola egin zuen. Beasaindarrak 10. postuan daude, 5 punturekin. Datorren asteburuan, Balmaseda izango dute aurkari, etxetik kanpo.
Ordiziak ere etxean jokatu zuen larunbatean, Pasaiaren kontra. Etxekoek ezin izan zuten punturik lortu, partidako gol bakarra bisitariena izan baitzen (0-1). Sailkapenaren atzealdean daude ordiziarrak, 18. tokian, 2 punturekin. Hurrengo partida etxetik kanpo izango dute, Gasteizen, San Inazio taldearen kontra.