CAF-ek 50 milioi euroko hornidura kontratua lortu du
CAF taldeko CAF Power&Automation filialak 50 milioi euroko kontratua sinatu du Indonesiako PT Inka enpresarekin. Hain zuzen ere, Jakartako metro unitateetan instalatuko dituzten trenbide kontroleko eta trakzioko sistemak hornituko dituzte. Cosmos kontrol sistemaren diseinua eta fabrikazioaz gain, kontratuak trakzio kate osoa hartzen du bere baitan; horretarako, puntako teknologia darabilten Power DC 750V bihurgailuak erabiliko dituzte. Era berean, CAF Taldeko Miira-k ibilgailu berrien trakzioko kateko ardatzak, gurpilak eta erreduktoreak hornituko ditu.
Iosu Ibarbia, CAF Power & Automationeko Zuzendari Nagusiaren arabera, ez da baztertu behar “proiektu honi esker euskal enpresak Asiako Hego-ekialdean kontratu berriak” lortzeko aukera.