Iñaki Azurmendi, Euskal Herriko Txapelketako finalean
Iñaki Azurmendi aizkolari beasaindarra Euskal Herriko Txapelketako finalean izango da, atzo Lakuntzako kanporaketa gainditu eta gero. Guztira 12 aizkolarik parte hartu zuten Lakuntzako saioan; bakoitzak bi kanaerdiko, 60 haztebeko bi eta bi oinbiko ebaki behar izan zituen.
Arriarangoarekin batera, Aitzol Atutxa, Iker Vicente, Mikel Larrañaga, Joseba Otaegi eta Eneko Otaño ariko dira finalean. Urriaren 28an izango da, 12:00etan, Iruñeako Labrit pilotalekuan.