Legazpiko Gizarte Zentroan lehiatu dira eta oraingoan Urretxuko Aterpeko bikoteak irabazi du
Goierri garaiko hiru jubilatu etxeen arteko sukaldaritza lehiaketa jokatu berri dute. Zumarragako Gure Txoko, Urretxuko Aterpe eta Legazpiko Buztintegiko bikote bana lehiatu dira. Aurtengoan Urretxuko Aterpe etxeko Rosariok eta Isabelek osatutako bikoteak irabazi zuen, nahiz eta antolatzaileek azaldu dutenez, “maila oso paretsua agertu zuten bikote guztiek”. Irabazleek Altzako lurralde mailako sukaldaritza lehiaketan parte hartuko dute irailaren 25ean.