Maiatzean hasi zuten Landarlanek eta Eguzkik epaiketako gastuei aurre egiteko diru bilketa.
Eguzki Talde Ekologistak eta Landarlan Ingurumen Elkarteak diru bilketa hasi zuten maiatzean, Aralarko pisten epaiketako gastuei aurre egin ahal izateko. 10.000 euro lortzeko erronka jarri zuten, eta lau hilabeteren buruan, lortu dute kopuru hori biltzea. Orain arteko gastuei aurre egiteaz gain, “auzibidea jarraitzeko aukera” izango dute.
Enirio-Aralar natur parkean ibilgailunetzako pista bat egiten hasi zirenean, bi talde horiek epaibidera jo zuten, herri akusazio moduan, natur parkeko lurralde antolaketaren aurkako ustezko delitu bat zela eta. Haserako fidantzari eta epaiketako gastuei aurre egiteko behar zuten 10.000 euroko kopuru hori.
Eguzki eta Landarlan esker oneko agertu dira, prentsara bidalitako oharrean. Goierrin ez ezik, Gipuzkoako beste eskualde batzutan bonoak saltzen ibili direnen lana, eta nola ez, diru ekarpenak egin dituztenen ahalegina eskertu dituzte. “Oso garrantzitsua da naturgune basbetuaren kontserbazioaren aldeko herritarren babesa eta parte-hartzea”. Izan ere, “Aralarren arduradun eta zaindariak” herritar guztiak direla gogorarazi dute.