Eneko Landaburu: «Gorputza ez dugu sendatu behar, bere kabuz sendatzen delako»
Botikak alboratu eta gorputza bere kabuz senda daitekeela eta horretarako zer egin behar den azalduko du Landaburuk Seguran egin behar duen hitzaldian. Herritar guztiei luzatzen die gonbidapena.
Nondik nora dabil orain Eneko Landaburu?
Argentinan bizi naiz, baina udarako Nafarroako Artiedara etorrita nago. Atseden etxe eta osasun eskola bat dugu hemen. Irailaren amaieran Argentinara itzuliko naiz hango beste osasun etxearen kargu egitera.
Zer da atseden etxe eta osasun eskola bat?
Atseden hartzera, garbitzera eta bere gorputza zaintzen ikastera etortzen da hona jendea. Higiene vital edo Bizi Higienea deituriko korronte batean dago oinarrituta. Nahiko ezezaguna da.
Zer predikatzen du Bizi Higieneak?
Gorputza ez dugula sendatu behar dio, bere kabuz sendatzen delako. Arazoren bat dugunean egin dezakegun onena atseden hartzea da, orduan kontzentratzen delako gorputza barneko sendatze lanean. Gorputza etengabe ari da sendatzen, garbitzen… eta lo egitean areagotzen da lan hori. Horregatik, atseden gehiago eman behar diogu, zuk bizirik eta baldintza onetan jarraitzeko lanean segi dezan.
Horregatik deitzen zaie atseden etxe?
Deskantsatzera etortzen da jendea, eta lo gehiago eta atseden fisikoa ez ezik, digestio atsedena ere egiten dute. Hemen egiten dituzten egunetan gutxi jaten dute digestio aparatuari eta gorputz osoari atseden emateko.
Eta zer dago Osasun Eskolaren kontzeptuaren azpian?
Gure gorpua zaintzen ez dakigulako gaixotzen garela uste dugu;?gauza asko ditugu ikasteko, akats ugari zuzentzeko… Ohiturak aldatu behar ditugu: gorputza hobe tratatu, beste modu batean elikatu…
«Urdaila hutsik denbora luzez edukitzea sendatze prozesu bat da, une horretan gorpua gaztetzen eta indarberritzen ari delako»
«Glutenak ez diete zeliakoei bakarrik kalte egiten, baizik eta gizaki guztiei. Glutenak eragindako geroz eta gaixitasun gehiago ikusten dira»
Ohitura aldaketak aipatu dituzu. Zeintzuk, adibidez? Zaila da ohiturak aldatzea, baina… Aldaketa bat aipatze aldera: gure etxean jendeari esaten diogu urdaila hutsik denbora luzez edukitzea sendatze prozesu bat dela, eta gosea pasatzea eta tripazorriak entzutea ona dela, une horretan gorpua gaztetzen eta indarberritzen ari delako. Gutxi jan behar da orduan. Ez da ona maiz jatea, ez diogulako atseden hartzen uzten gorputzari. Horregatik, egunean hiru aldiz bakarrik jatea eta ordu artean ez jatea ona da. Ohitura aldaketa garrantzitsua da hau. Elikagai motak ere izango du eragina. Bai. Gure ustez, asko jaten diren bi elikagai ez dira oso egokiak gizakiarentzat:?garia eta esnekiak. Orain arte premiazko elikagaitzat hartu dira, baina gure ustez, ez bata eta ez bestea ez dira onak. Zergatik ez da egokia garia gizakiak kontsumitzeko? Gizakiok digeritu ezin dezakegun proteina bat du, gorpua erabat erotu eta mina eragin dezakeena: glutena. Glutenak ez diete zeliakoei bakarrik kalte egiten, baizik eta gizaki guztiei. Glutenaren kontsumoak eragindako geroz eta gaixotasun gehiago ikusten dira, eta glutena alboratuta min asko kendu daitezke. Azken urteetan glutenarekin zerikusia duten gaixotasunak areagotu egin dira. Bitiligoa, adibidez, azalean orban zuriak eragiten dituen gaitza, glutena kendu eta desagertu egiten da. Eta gaixotasun autoinmuneek ere harremana dute glutenarekin. Eta esnekiak? Behi esnea da edaten duguna eta hori txahalek bakarrik edan beharko lukete, guk gure espezieko esnea bakarrik edan beharko genukeen bezala. Nola hartzen ditu jendeak horrelako proposamenak? Atseden etxean egiten diren egonaldietan errazagoa da ohiturak aldatzea, taldean egiten direlako; taldean, adibidez, errazagoa da jan gabe egotea. Eta gizarteak orokorrean? Geroz eta gehiago entzuten dira gauza hauek, eta geroz eta jende gehiagok jarraitzen ditu. Kirolaren munduan hasi dira batzuk glutena alde batera uzten edo aldizkako baraualdiak egiten, konpetizioari etekin handiagoa ateratzeko. Eta dietista batzuk dieta paleolitikoa gomendatzen ere hasi dira, nekazaritza sortu aurretik gizakiek zutena, glutenik gabekoa. Botiken kontra zaudete. Bai. Gure kulturan oso barneratuta dago sineskera bat da, sendatzea ekintza majikotzat aurkezten duena, kanpotik pozoin baten bitartez datorrena. Gizarteak beti sinetsi izan du pozoinak sendatu egiten duela, eta historian zehar sugeen pozoina eta belar toxikoak hartu dira, sendabelartzat hartuta. Gu ez gaude sendabelarren alde, farmakoen alde ez gauden bezala. Biak oinarritzen dira sendatze prozesua kanpotik datorrenaren sinesmenean, eta gure ustez, osasun arazoak konpondu beharrean zaildu egiten dituzte, toxikoak direlako. Gaixotasuna barrutik sendatzen da, gorputzak egiten duen prozesu bat da, inteligentea eta berezkoa, arnasketa edo digestioa bezala. Beraz, sendagarritzat hartzen diren horiek ez dira halakoak, toxikoak direlako eta gaixotasuna konplikatu egiten dutelako. Zu medikua zara formakuntzaz. Bai. Medikuntza ikasten ari nintzenean aita nuen etxean gaixorik, eta geroz eta botika gehiago hartu, geroz eta gaixoago zegoen. Hura ikusita, irtenbidea botikak ez zirela ikusi nuen eta alternatiba bila hasi nintzen, sendabelarrak, akupuntura, homeopatia… eta azkenean honekin egin nuen topo. Aurkikuntza garrantzitsua izan zen, eta arindua hartu nuen. Izan ere, botikak, sendabelarrak… hainbat dira diagnostikoak eta erremedioak, zaila dela denak ikastea eta jakitea! Ikuspuntu horretatik, diagnostikoak egitea aurrezten duzu, gorputzak zer gertatzen zaion badakielaz fidatzen zarelako eta badakizulako martxan dagoela sendatze prozezu horretan. Egin behar den bakarra prozesu hori ez etetea da. Hala, sukarra edo mina eragiten duen hantura sendatze prozesuaren parte dira, eta ez dira tratatu behar;?sukarra jaisteko edo mina kentzeko zerbait hartzeak gaixotasuna konplikatzea eta luzatzea dakarte. Zuek proposatutakoak erremedio errazak dirudite. Bai, errazak eta merkeak. Pertsona batek bost gaixotasun baditu eta medikuarengana joaten bada, bost pilula hartu beharko ditu, denak toxikoak: tentsiorako, kolesterolerako… Baina gaixotasun horiek gauza bakar baten ondorio dira: atzean, gaizki tratatutako gorputz bat dago, nekatua eta zikina. Egin behar duzun bakarra da gorputza ondo tratatu, atseden gehiago eman eta bere kabuz garbitzen utzi. Nori dago zuzendua zure hitzaldia? Denei. Hiritar arruntei, osasunaren profesionalei, baita agintariei ere. Ea agintariek gure ikuspegi hau barneratzen duten eta zerbait egiten duten herritarren osasunaren alde, eta indarra jartzen duten hainbeste botika har ez dezaten eta hobeto elikatu daitezen. Guk, azken batean, osasuna bultzatzea aldarrikatzen dugu, eta ez gaixotasunari botiken bidez aurre egitea.Osasunari buruzko beste ikuspuntu bat
Eneko Landaburuk (Bilbo, 1953) Medikuntza ikasi zuen. Egin egunkarian eta irratian, eta Integral eta Punto y Hora aldizkarietan ohiko kolaboratzaile izan zen luzaroan. Osasunari buruzko hiru monografiko argitaratu zituen Punto y Hora-rekin: Alternativa a la Medicina: Aprender a vivir (1982), Cuidate Compa! (1984) eta Unete Compa! (1987). Gara egunkariaren Natura aldizkarian ere kolaboratu du. Euskal Herrira berak ekarri ditu Atseden Etxe-Osasun Eskolak. Sumendi elkartearen bultzataileetako bat ere bada. Bartzelona eta Zaragozako Unibertsitateko Medikuntza Naturaleko graduondoko irakaslea da. Argentinan bizi da 2006tik;?Opaybo Osasun Eskolan. Udak Euskal Herrian igarotzen ditu, Atseden Etxea gidatuz.