Euskaraldian izena emateko epea ireki dute
Euskaraldia erakundeek eta gizarte eragileek jarri dute abian. Egitasmo honen helburua hamaika egunez (azaroaren 23tik abenduaren 3ra) Euskal Herri osoan euskara ahalik eta gehien erabiltzea da. Hau da, dakitenek euskaraz
Euskaraldia erakundeek eta gizarte eragileek jarri dute abian. Egitasmo honen helburua hamaika egunez (azaroaren 23tik abenduaren 3ra) Euskal Herri osoan euskara ahalik eta gehien erabiltzea da. Hau da, dakitenek euskaraz hitz egitea eta ulertzen dutenak beraiei euskaraz egiteko prest egotea. Bi figura egongo dira: Ahobizi eta Belarriprest. Bakoitzak txapa bat eramango du. Lehenengoek euskara ulertzen duten guztiei euskaraz egiteko konpromisoa hartuko dute. Bigarrenek beraiei euskaraz egiteko eskatuko dute, nahiz eta gero beraiek gazteleraz erantzun. Hizkuntz ohituretan eragitea da helburua.
Izena emateko epea ireki dute jada. Horretarako, http://izenematea.euskaraldia.eus helbidera jo behar da edo Urretxu eta Zumarragako kultur etxeetara. Horra hor Urretxu eta Zumarragako batzordeak izen-ematea bultzatzeko prestatu duen bideoa.