Goierriko kudeaketa eta ekonomia eredua ezagutzera etorri da Kataluniko delegazio bat
Kataluniako Baix Llobregat eskualdeko 7 herrietako alkate, zinegotzi, enpresa elkarteetako kide eta lanbide heziketako zentroetako ordezkariak izan dira Goierri bailaran, bertako agente ezberdinek elkarren artean kudeaketa eredu eta eraldaketa industrial bezala duten erlazio publiko-pribatuaren inguruko esperientzia gertuagotik ezagutzeko. 25 profesionalek osatutako delegazio bat da Euskadin izan dena, hain zuzen ere Gipuzkoako Goierri eskualdea bisitatzen, bailarari bultzada ekonomikoa ematen dien kudeaketa eredu publiko zein enpresari edota turistikoan duten interesa dela eta.
Etorkizunean garatzea aurreikusita daukaten plan estrategikoa dela eta, aktibitate ekonomikoa bultzatzeko proiektu eta inguru posibleen identifikazio prozesuan, delegazio Kataluniar honek Sprilur-en ateak jo ditu erreferente bila. Arrakasta izan duten eskualde mailako kooperazio proiektuen eta agenteen berri jakin nahi izan dute, besteak-beste, Goierriko garapen agentzia (Goieki), Goitur eta Goierri Valley Elkartea.
Gaurko egunean zehar, alde batetik agente publikoen aktibitatea ezagutzeko aukera izan dute, lurralde ikuspuntu batetik pairatuz, eta beste alde batetik berriz, enpresei eta ekintzaileei eskura jartzen zaizkien erreminten berri eman diete. Honez gain, eskualdeko garapen eredua ezagutu ahal izan dute, Goieki garapen agentzia, Goitur turismo agentzia edota Goierri Valley aliantza industriala bisitatuz.