Lazkaon Euskaraldia eta 'hamaikakoa' gaur aurkeztuko dituzte
Lazkaon gaur 19:00etan aurkeztuko dute Euskaraldia. Manueleneko plazatxoan izango da ekitaldia, eta azaroaren 23tik abenduaren 3ra arteko ekimenen eta Lazkaoko hamaikakoaren berri emango dute. Ekimena zer den, zer helburu dauzkan eta nola gauzatuko den...
Euskaraldian parte hartzeko izena eman behar dute herritarrek. Hain zuzen, gaur hasiko da izen-emate orokorra ere, Iruñeko ekitaldi nagusiarekin. Laz-kaon mahai bat jarriko dute, laz-kaotarrek izena eman dezaten. 16 urtetik gorako edozeinek parte har dezake.
Haur tailerrak aurretik
Manueleneko plazatxoan, haurrentzat eskulan txokoa irekiko dute, 18:00etan. Aurpegia margotzeko edo marrazkiak egiteko aukera izango dute, bertaratzen diren ume guztiek.












