Ordiziako lehiaketako artzain irabazlearen gazta, Ordiziara
Ordiziako gazta lehiaketa irabazi zuen Lekarozko Kortaria gaztandegiko gazta bat zotz egin du Goierriko Hitzak, harpidedunen txokoan. Inma Mujika ordiziarra izan da saria jaso duena, eta Asier Alvarez de Eulate semeak jaso du “Inpernuko Gasna”. Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiako kideak eta Kortariako Julen Arburua artzain gaztea ere bertan izan dira. On egin dagiola!