Ruper Ordorika eta Golden Apple Quartet, Zelai Ariztin
Zelai Ariztiko programazioa aurkeztu dute. Beti bezala, opera, zineklub eta zine komertzial saioak, antzerkia eta kontzertuak egongo dira. Aipatzekoa da datorren asteburuan (29an, 30ean eta urriaren 1ean) Koldo Almandozen Oreina
Zelai Ariztiko programazioa aurkeztu dute. Beti bezala, opera, zineklub eta zine komertzial saioak, antzerkia eta kontzertuak egongo dira. Aipatzekoa da datorren asteburuan (29an, 30ean eta urriaren 1ean) Koldo Almandozen Oreina botako dutela. Zuzendaria edo aktoreren bat ekartzen saiatuko dira. Azaroaren 3an eta 4an Donostiako beldurrezko zine jaialdiko pelikulak botako dituzte eta martxoan Menditour jaialdikoak.
Antzerkiari dagokionez, urriaren 5ean Josune Goenaga zumarragarra Al dente lanarekin etorriko da. Azaroaren 2an, berriz, Jon Plazaola urretxuarrak eta Aitziber Garmendia zaldibiarrak Moko zorrotza antzeztuko dute.
Musikari dagokionez, azaroaren 16an Ruper Ordorikak joko du. Oñatiarrak bakarkako ibilbidea hasi behar du azaroan eta Zumarragako kontzertua lehenengotakoa izango da. Urtarrilaren 11n, berriz, Golden Apple Quartet taldea etorriko da Zumarragara. Bukatzeko, urtarrilaren 26an Goazen telesaileko gazteen ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da.