Piraten abordaiaren ikuskizuna izan da aurtengo berrikuntzetako bat. // Argazkiak: Arkaitz Apalategi
Ordiziak jatorrietara atzera egin du beste behin ere, Erdi Aroko Azokarekin. Aurten 23. edizioa bete du festa honek, eta herritar eta bisitari ugari bildu dira Ordiziako herrigunean. Udalak eta Napar Bideak elkarteak Antzinako feriak lema jarri diote aurtengoari. Izan ere, 70 postutik gora jarri dituzte plazan, eta herriguneko kaleetan. Umeentzako arku tiraketa, arma erakustaldiak eta kale animazioa ere ez dira falta izan. Arratsaldean jarraituko du azokak; 20:00etan, Gure Iragana taldekoek antolatutako bisita gidatua egingo dute, herrigunean. Bihar ere izango da azoka bisitatzeko aukera.