Itsasondon gaztetxoek jarri dute ikuskizuna
Itsasondoko festak atzo hasi ziren, ijitoaren jaitsierarekin, baina gaur jo dute goia. Denetariko ekitaldiak izan dituzte egunean zehar, umeentzako Beitiko igoera egin dute goizean, eta paella herrikoia gero. Arratsaldean, mozorroak eta umeen ikuskizuna izan dira ekitaldi nagusiak. Jaien aurtengo berrikuntzetako bat izan da Itsashow emanaldia. Herriko umeek, dantza eta koreografia ezberdinak egin dituzte, baita capoeira erakustaldia ere.
Gauean hanburgesa jana egingo dute, eta Elektrotxufla txarangak girotuko du afalondoa. Bihar berriz, umeentzako puzgarriak, kantu bazkaria eta sagardo dastaketa izango dituzte, besteak beste.
Bihar, igandea
· 09:00. Goiz eresia herriko txsitulariekin
· 10:00-13:00. Puzgarriak Beiti kalean.
· 12:00. Hamaiketakoa, plazan.
· 14:30. Kantu bazkaria Aitor Furundarenarekin.
· 16:00-18:00. Puzgarriak, Beiti kalean.
· 18:30. Buruhandiak.
· 20:00. Sagardo dastaketa.