Mendi bizikleta proba egingo dute igande goizean Urretxun
Igandean Urretxuko mendi bizikleta probaren 27. edizioa egingo dute. Aurten irteera eta helmuga Iparragirre plazan egongo dira, urretxuarrek horrenbeste maite duen plazari bultzadatxoa emateko. Txirrindulariak 09:00etan abiatuko dira. Bi ibilbide
Igandean Urretxuko mendi bizikleta probaren 27. edizioa egingo dute. Aurten irteera eta helmuga Iparragirre plazan egongo dira, urretxuarrek horrenbeste maite duen plazari bultzadatxoa emateko. Txirrindulariak 09:00etan abiatuko dira. Bi ibilbide egongo dira: bata 40 kilometrokoa eta bestea 24koa.
Ibilbide luzeko txirrindulariak Irimo mendiaren magalean gora eta behera ibiliko dira. Ondoren, Neberatik Meakara joango dira eta handik Bastarriña ingurura jaitsiko dira. Han, ibilbide motzeko parte hartzaileekin elkartuko dira. Anoa postura beraiekin joango dira. Indarrak berritu ostean, Irimora igoko dira. Laugarren puntatik herrira jaitsiko dira. Ibilbideak 1.900 metroko desnibela du. Ibilbide motzak 24 kilometroko luzera du eta ez da luzea bezain teknikoa.
Parte hartu nahi dutenek, kirolprobak.com webgunean (Urretxuko MTB Trabesia) eta Zatika eta Mikel Bikes bizikleta dendetan eman dezakete izena. Egunean bertan ere eman daiteke, baina horiek beharbada oparitan emango duten kamisetarik gabe geldituko dira.
18 urtetik gorakoek 15 euro ordainduko dute ostirala arte eta 18 ostiraletik aurrera. 14-18 urte bitartekoek 10 euro ordainduko dute eta 14 urte azpikoentzat doan izango da.