Zaharren egoitzetako langileek elkarretaratzea egin dute Ordizian
Urte bete betetzear doa Gipuzkoako helduen egoitzetako lan hitzarmenaren negoziazioak hasi zirenetik, baina akordio ezak, negozioazio mahaia blokeatuta dauka. Hori dela eta, LABetik mobilizazioak deitu dituzte. Gaur goizean, Ordiziako azokan elkarretaratzea egin dute Gipuzkoako zahar egoitza desberdinetako langileek. Haien eskaerak ondorengoak dira; oinarrizko soldata, enplegu mugagabea, langileen ratioak eta mailak ezarriko dituen lan-batzorde parekidea edota prestakuntza, besteak beste.