Erreka Egunerako prest daude Legazpin
Irailaren 29an Urola erreka garbituko dute; 09:30ean elkartuko dira Euskal Herria plazan
- Uretan ibiltzeko oinetakoak eraman.
- Zenbait gunetara iristeko garraiobidea beharko da, taldekideekin adostu eta bizikleta lehenetsi.
- Izena eman gabe joan daiteke, baina antolatzaileei jakinarazi istripu-aseguruan sartzeko.
- Arriskurik gabe jasotzeko moduan dauden hondakinak jaso behar dira.
- Hondakinak kolore ezberdinetako poltsetan jasoko dira. Horietan ontziak, plastikoak eta latak; berdeetan bestelako hondakinak.
- Garbiketa lanak 12:30ean amaituko dira.
- Amaitzean hamarretakoa eskainiko zaie parte hartzaileei.
- Eskuzorroak garbitu eta jasoko dira hurrengo urtean erabili ahal izateko.
- Hamarretakoan edalontzi eta plater berrerabilgarriak erabiliko dira.