Biharko Erreka Egunean 90 bat legazpiarrek parte hartuko dute
Erreka Eguna egingo dute bihar Legazpin. Urola erreka garbitzeko hitzordua 09:30ean egin dute Euskal Herria plazan. Dagoeneko 90 bat lagunek eman dute izena. Aurtengoan hasiera ordua aurreratu egin dute, lanak amaitzean hondakinak denboraz Garbigunera ...
Urola ibaian dauden plastikoak, burdin zatiak eta bestelako hondakinak aterako dituzte. Lana taldeka egingo dute Saturnino Telleria errotondan hasi eta Brinkola auzoko Guriditegiraino. Taldeen zerrendak ikusgai daude legazpi.eus webgunean. Komeni da parte hartzaile bakoitza zein taldetan dagoen ikustea. Joan etorriak, bestetik, bizikletan edo oinez egiteko gomendioa ere egin dute.
Izena eman gabe ere bai
Izena emanda izan ez arren, goizeko hitzordura joan eta Erreka Egunean parte hartzeko aukera dago, baina antolatzaileei jakinarazi behar zaie istripu aseguruan alta eman eta babestuta egoteko. Nolanahi ere, jasotzeko erraz dauden hondakinak jasoko dituzte, arriskurik balego utzi egin behar dira.
Garbiketa lanak 12:30ean amaituko dituzte eta azokako arkupeetan mokadutxo bat eskainiko diete parte hartu duten guztiei.