Loinazko San Martin plaza azpiko soinuztapen baldintzak hobetzeko lanean ari da Eko Ingenieria Acustica S.L. enpresa, udalaren esanetan, «betidaniko arazoa izan baita soinu ekipoen eraginez entzuten den oihartzun desatsegina». Honela, «beste herri b...

Loinazko San Martin plaza azpiko soinuztapen baldintzak hobetzeko lanean ari da Eko Ingenieria Acustica S.L. enpresa, udalaren esanetan, «betidaniko arazoa izan baita soinu ekipoen eraginez entzuten den oihartzun desatsegina». Honela, «beste herri batzuetako antzeko ezaugarriak dituzten espazioetan egin diren lanak aintzat hartuz, arazo honi konponbidea emango dion ingenieritza enpresa batekin harremanetan jarri dira udal agintariak, eta zegokion azterketa egin ostean, abian jarri dira hobekuntza lanak».
Zelulosa akustiko geruza
Horretarako, K-13 STD motako zelulosa akustiko geruza proiektatuko dute plazapeko sabaian eta habeetan, gris kolore argi-koa, 15-20 mm inguruko lodierakoa. «Tratamendu horrek asko moztuko ditu erreberberazio denborak eta desagerrarazi egingo du oihartzuna. Eraldatu egingo da espazioa akustikoki, kontzertuak eta abar eskaintzeko moduko gune bihurtuko da plazapea».
32.645,03 euroko (+BEZa) aurrekontua dute lanek eta astebeteko epean bukatuko dute. «Bukatu ondoren, neurketak egingo dituzte erreberberazio denborak eta lanen eraginkortasuna neurtzeko».