Aritz Egeak bigarren egin du Marató Pirineu proban
Aritz Egea korrikalari urretxuarra bigarren postuan sailkatu da Marató Pirineu proban. Ia lasterketa osoa lehen postuan eman du, baina Pablo Villa espainiarrak harrapatu egin du eta esprintean nagusitu egin zaio.
Aritz Egea korrikalari urretxuarra bigarren postuan sailkatu da Marató Pirineu proban. Ia lasterketa osoa lehen postuan eman du, baina Pablo Villa espainiarrak harrapatu egin du eta esprintean nagusitu egin zaio. Urriaren 20an Egeak Golden Trail Series zirkuituko finalean lehiatuko da, Hegoafrikan. Munduko hamar onenak arituko dira.