Xabi Zurutuza motor gidari gaztetxoa Espainiako txapeldun
Valentzian jokatu du asteburuan Minimotard 85 kategorian eta irabazi egin du
Legazpiko Xabi Zurutuza moto gidari gaztetxoak Espainiako Minimotard 85-eko txapelketa irabazi du. Lehiaketa Valentzian (Herrialde Katalanak) jokatu da asteburuan eta, azken lasterketa gehienetan lehenengo egin ondoren –bakarrean egin zuen bigarren–, Espainiakoan garaile izan da 12 urteko gaztetxoa.













