Zaldibiako haurrak pailazoekin bideoklipa grabatzen
Goiz ederra pasa dute Zaldibiako Lardizabal Herri Eskolako haurrek. Aitona-amona jantziak soinean, Pirritx, Porrotx eta MariMotots pailazoek aurki argitaratuko duten Musua diskoko bi abestiren bideoklipak grabatzen aritu dira. Aurreko astean bi abestien hitzak ikasten eta entseguak egiten aritu dira ikasleak eskola orduetan, gaurko grabaketa ahalik eta txukunen atera zedin.














