Euskaraldiaren mahai ibiltaria Legazpiko kaleetan da
Legazpiarrei izena emateko aukera errazte aldera atera dute mahai kalera
Euskaraldirako izena emateko aukera kalean da. Mahai ibiltari bat prestatu dute legazpiarrek ahalik eta errazen izena eman dezaten. Gaur Laubiden izango da 18:00etatik 20:00etara. Bihar Kale Nagusian izango dira 18:00etatik 20:00etara, etzi Azokan 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldez Aizkorri kalean 18:00etatik 20:00etara; larunbatean Kale Nagusian, 11:30etik 13:30era.













