Eguzki eta Landarlan elkarte ekologistek Aralarko pisten bigarren proiektua fiskaltzaren aurrean salatu dute. Proiektua legez kontrakoa delakoan daude eta horregatik Ingurumen Fiskaltzarengana jo dute. Bigarren pista proiektu honek, Enirio eta Igaratza lotuko lituzke. Landarlanek eta Eguzkik, atzo arratsaldean, Ordiziako Plaza Nagusian prentsaurrean argitu zutenez “ingurumen eta lurralde antolaketaren aurkako balizko lege-hausteagatik, hala nola prebarikazio ustezko delitu batengatik salaketa ipini” diete “proiektua onartu zuten Enirio-Aralar mankomunitateko ordezkariei eta Gipuzkoako aldundiko Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuari, Monica Pedreira Ingurumen zuzendari nagusiari eta Arantxa Aristimuño Mendi eta Ingurune Naturaleko zuzendari nagusiari”.
Aurretik, Intzesaotik Goroskintxura doan pista ere eraman dute auzitara. Pista hori 2016an egin zuten, baina auzia Tolosako epaitegian dago oraindik, eta auzipetuta daude Felix Asensio Gipuzkoako Ingurumen zuzendaria eta Arantxa Aristimuño Gipuzkoako Mendi zuzendaria. Enirio-Aralar mankomunitateak bigarren proiektuaren lanak hasi ditu orain.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.